24. urtez, ziklo-kros lasterketa hartuko du Ispasterrek domekan
Aurten be hutsik egin barik, ziklo-kros lasterketa hartuko du Ispasterrek, 24. urtez jarraian. Kadeteek, juniorrek eta elite eta 23 urtez azpikoek parte hartuko dute domekako lasterketa horretan.
Ispasterko Ipargorri Kirol Elkartearen eskutik, hala, 10:00etan emongo diote hasiera lasterketari kadeteek. Horien ostean, jubenilen txanda izango da, 11:00ak inguruan, eta azkenik, eliteek eta 23 urtez azpikoek hasiko dute lasterketa, 12:30ean. Dena den, txirrindu ganean aritu aurretik, izena emon beharko dute parte hartzaileek; horretarako tartea, 09:30etik 11:39era izango dute udaletxe azpian. Azken lasterketa bukatuta, sari banaketari ekingo diote.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilbidean zehar bi puntu izango dira, parte hartzaileek bizikleta edo gurpilak aldatzeko aukera izan dezaten.
Iazko eta 2011ko lasterketa Egoitz Murgoitiok irabazi zuen. Busturialdeko David Seco busturiarra be sarritan irabazitakoa da