Udazkenean egindako herri diagnostikoa etzi aurkeztuko dute Lekeition.
19:00etan izango da aurkezpena,
Barandiaran aretoan.
Bertan, orain arte egindakoa laburtuko da, hau da,
diagnostikoa egiteko fasean ateratako ondorioak. Alde batetik, orokorrean aurkeztuko dira ondorioak, baina baita arloz arlo be.
Orain arteko diagnostikoko
ondorioak azaltzeaz gain, beste helburu bat be edukiko du biharko batzarrak:
prozesuak hemendik aurrera zelan jarraituko duen azaltzea.
Prozesu osoaren azken helburuak bi dira: Alde batetik, hirigintza arloko herriko plan orokorra egitea. Beste alde batetik, garapen ekonomikorako plana egitea.