‘Jakiberri’ ideia lehiaketa martxan da, maiatzera arte
Azaro Fundazioak, Enpresa Zerbitzu Aurreratuetan Berrikuntza ISEA zentroak eta JAKION enpresak sustatutako Jakiberria proeiktuaren inguruko ideia lehiaketa martxan jarri dute. Interesatuak maiatzera arte izango du lehiaketan parte hartzeko aukera. Emaitzak, bestalde, ekainean jakinaraziko dituzte.
Azaro Fundazioekoek azaldu dutenez, Jakiberri proiektua «Healthy Fast Food tankerako arin prestatzeko euskal janari berri, natural, osasuntsu, anitz eta nutritiboa izango den produktua sortzera zuzendutako I+G+i proiektu bat da»; herrialde nordikoetan nekazaritzako elikagaien sektoreko gorengo balore gehigarridun produktuak sortzeko garatu nahi duten joerarekin bat egiten duen proiektua, hain zuzen be. Hala, proiektuaren asmoa euskal jatorrizko Healthy Fast Food sukaldaritza mota barritzailea sortzea dela diote.
Asmoa zein den argi dute, baina Euskal healthy Fast Food-aren teoria definitu gura dute; horretarako, internet bidezko ideia lehiaketa bat abiarazi dute. Gastronomiaren alorrean, berriztatzea gura duen edozein pertsonari zuzendutako lehiaketa da hori.
Jakiberri proiektuko arduradunen arabera, proposamen hoberena aurkezten duen parte-hartzailea 1.000 eurogaz sarituko dute. Halaber, irabazlearen zein lehiaketan parte hartuko duen beste edozeinen ideia komertzializatuko balitz, Jakiberri Lan-Taldeak saritu egingo luke.
Informazio gehiago
Lehiaketari buruzko informazio gehiago eskuratu gura duenak ISEAko webgunea (www.iseamcc.net) edota ELKARBIDEko webgunea (www.elkarbide.net) bisitatu beharko du. Hartara, lehiaketaren arauak eta parte hartzeko galdera-formularioak be aurkituko ditu bertan.