Barikurako antolatu dute
Etxebarriko Gazte Asanbladakoek
Geu be zeuaz ga eguna. Egitaraua Markina-Xemeingo bizilagun bati elkartasuna adierazteko antolatu dute asanbladakoek.
Iluntzean hasiko da jaia
kultur aretoan. Monologoa eta herritarrek prestatu duten
bertso-kantu-xoua ikusi ahal izango dira. Herritar guztiei parte hartzeko deia egin diete gazte asanbladakoek.
Horren ostean,
luntxa egongo da jantokian, dohainik, bertaratzen diren denentzako.
Gazte lokalean antolatu dituzten
kontzertuekin amaituko da eguna.
Ekitaldiko eta kontzertuko sarrera
hiru eurokoa izango da.
Etxebarriko Gazte Asanbladako kideek adierazi dutenez, «inguruko denak gonbidatuta daude barikuko jaira.
«Hau beste modu bat da
elkartasuna adierazteko eta laguntza emateko», adierazi dute. «Den-denei etortzeko deia egiten diegu».
Egitaraua:
20:00etan:
- Jon Plazaolaren monologoa.
- Bertso-kantu-xoue.
- Afari-merienda.
22:00etan: