Jabeen erretiroa tarteko, Lau Anaiak baxurako ontzia desegitera eroango dute. Kalare Deuna Kofradian ez dakite oraindik zein egunetan izango den, baina edozein momentutan gerta daiteke. Lau Anaiak-en desagertzeagaz, Ongi Etorri izango da herrian geratuko den zerkoko ontzi bakarra. LAB sindikatuak esan duenez, baxurako arrantzak etorkizuna izatea nahi bada, arrantzan beharrezkoa da hitzarmen bat. «Hitzarmenik barik jarraitzen dugu oraindik, eta irabaziek arrantzatutakoaren araberakoak izaten jarraitzen dute. Gazteek ez dute nahi gutxieneko baldintzarik ez daukan lanbiderik», esan du sindikatuak. Horri irtenbidea emoteko, txosten bat ari da prestatzen sindikatu abertzalea, gero kofradiaz kofradia aurkezteko.