Lehen sorospen ikastaroa emongo du Gurutze Gorriak Lea-Artibain
Lea-Artibaiko Gurutze Gorriko Formazio Sailak jakinarazi duenez, Lehen Sorospenen Ikastaroa emongo du otsailaren 1etik aurrera. Ikastaroan parte hartu gura duenak izena emon beharko du aurretiaz.
Ezusteko gaixotasun edo istripu baten aurrean eman beharreko oinarrizko pausoak irakatsiko dituzte, bihotz-birikak berpiztea, zaurien ardura, eta abar landuz…
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikastaro hori ezinbestekoa da Uretako Sorosle izan nahi dutenentzat.
Izena emoteako azken eguna, hilaren 31
Hain zuzen be, otsailaren 1ean, 2an, 3an, 8an, 9an, 10ean, 15ean, 16an eta 17an emongo dute aipatu ikastaroa. Dena den, beretan parte hartzeko ezinbestekoa izango du herritarrak urtarrilaren 31 baino lehen izena emotea.
Informazio gehiago gura duenak 665 70 48 75 telefonora deitu beharko du, edota gurutzegorrialeaartibai@gmail.com helbidera mezua bidali.