Bere osaba Luis Mari Azpirigaz herriko frontoian zestaz jokatzen hasi, eta bizitza erdi pelotari lotuta pasatu du Domeka Azpiri Akarregik (Ondarroa, 1973). Munduko hainbat txokotan jokatu eta gero, atzelariak Daniako frontoian esan dio agur hainbeste poz emon dion kirolari. Espezialitate guztiak kontuan hartuta, Ondarroako herriak azkenaldian profesional mailan eduki duen pelotari bakarra izan da. Etorkizuna ez du zestari lotuta irudikatzen, gaur egungo egoera tarteko. Aurrera begira, merezi duen promozioa egiteraren garrantzia nabarmendu du ondarrutarrak.