Ekintzaz beterik dator asteburua Lea-Artibaira
Jaietan murgiltzeko aprobetxatuko dute gaurtik hasita asteburua aulestiarrek eta munitibartarrek. San Bizente jaiak ospatuz, egitarau zabala izango dute aukeran Lea-Artibaiko herritarrek.
Hala, Aulestiko Narea auzoan bihar ospatuko dituzte jaiak, eta Munitibarren, ostera, gaurtik domekara bitartean. Biak ala biek izango dute zer eskaini herritarrei; besteak beste, meza, pilota partiduak, mus eta briska txapelketak, musika… izango baita.
Narea (Aulesti)
Urtarrilak 26, bihar.
– Goizean zehar: Umeen jolasak eta trikitilariak giroa alaituz.
– 12:00etan: Meza.
– Ostean, zaldi dema Ibaratz Elkarteko Koikili eta Gaztiñei Elkarteko Itsu zaldiekin. Narea auzoko harri zaharragaz 20 minutuko saio bana egingo dute.
– 17:00etan: Mus eta briska txapelketa. Museko sariak; lehenengoarentzat 200 euro, bigarrenarentzat 120 euro eta hirugarrenarentzat 90 euro. Briskako sariak: lehenengoarentzat 180 euro, bigarrenarentzat 120 euro eta hirugarrenarentzat 90 euro. Batan zein bestean izena emotea: 15 euro.
– 23:30ean: Erromeria Esteibar eta Obietagaz.
– Goizaldea: Txokolate jana, jaiari amaiera emoteko.
Munitibar
Urtarrilak 25, gaur.
– 19:30ean: Triki-poteo tabernarik taberna.
– 20:30ean: Erromeria Esteibar eta Obietagaz.
Urtarrilak 26, bihar. Mozorro eguna.
– 16:00etatik aurrera: Umeen parkea herriko frontoian.
– 16:30ean: Mus txapelketa. Sariak: lehenengoarentzat 300 euro eta txapela, bigarrenarentzat 200 euro, hirugarrenarentzat 100 euro, eta laugarrenarentzat 50 euro. Izena emotea: 15 euro.
– 20:30ean: Txitxiburduntzi plazan.
– 20:30ean: Erromeria, Bide Batez taldeagaz.Bitartean, umeen mozorro desfilea eta sari banaketa.
– Goizaldean: Nagusien mozorro desfilea.
Urtarrilak 27, etzi.
– 11:30ean: Meza nagusia.
– 12:30ean: Euskal musika tresnen erakusketa.
– 16:30ean: Pilota partiduak.
– 19:00etan: Bertso-pilota saioa. Bertsolariak: Gorka Ostolaza eta Arkaitz Estiballes. Pilotariak: Uberuaga-Galarza VI, Irusta-Berasaluze IX bikotearen aurka.