Iñaki Goioaga abokatua senatari izendatu du Eusko Legebiltzarrak
Iñaki Goioaga abokatu eta Munitibarko bizilaguna Espainiako senatari izateko izendatu du Eusko Legebiltzarrak, Tontxu Rodriguez eta Jokin Bildarratzekin batera.
Atzo egin zuten bozketa, legealdian ganberan egin duten leheneko osoko bilkuran. EAJren babesa jaso zuen Bildarratzek; EH Bildurena Goioagak; eta PSE-EErena eta EAJko hiru legebiltzarkiderena Rodriguezek.
Goioagaren izendapena «iraina» dela adierazi zuten atzo UPDko legebiltzarkide Gorka Maneirok eta PPko ordezkari Borja Semperrek, eta Goioaga «ustezko ETAkidea» dela gaineratu zuten. Hori horrela, protesta egiteko, PPko hamar legebiltzarkideek eta Maneirok ganberatik alde egin zuten atzoko bozketaren unean.