Berdinketarekin amaitu da Mutriku eta SBB mutrikuarren arteko derbia
Joanekoa bezala amaitu da itzulerako derbia, berdinketarekin. Mutriku FT eta SBB mutrikuarren arteko partidua 0-0 amaitu zen zapatuan.
Ikusleek ez zuten partidu polita ikusi. Kontran, borrokatua izan zen norgehiagoka. Epaileak askotan moztu zuen jokoa, eta hartara, jarraipen gutxiko jokaldiak izan ziren nagusi.
Gol aukera asko izan gabe, azkan minutuetan penaltia izan zuten alde Mutriku FTkoek. SBBko atezain Pablok geldiketa ederra egin zuen, eta hartara, golik gabeko markagailuarekin amaitu zen aurtengo denboraldiko bigarren derbia. Emaitzak emaitz, Iñaki Agorria Mutriku FTko zelai erdiko jokalariaren lesioa azpimarratu behar da. Pabloren aurka kolpea hartu zuen, eta dirudienez, lotailu haustura dauka. Diagnosi zehatza hiru astean jakingo da