Urteroko ospakizunari eutsi dio aurten be
Ondarroako Radixu Irratiak (105.5 FM).
48 orduko irratsaioa,
kontzertuak eta beste
hainbat ekimen egingo dira astean zehar.
Zapatuko kontzertuak, Kafe Antzokian
Beste behin be Ondarroako Radixu Irratiak mezua plazaratu du.
Herri batek irrati bat edukitzeko duen eskubidea aldarrikatuz, Radixu Irratiak (105.5 FM) 22. urteurreneko ekimenei hasiera emon die.
160 lagun inguru batu ziren zapatuan Ondarroako Kafe Antzokian Radixu Irratiaren alde egindako kontzertuan. Bertaratutakoen esanetan, «giro polita» egon zen kontzertuan eta herritarrek puntako musikariak bertatik bertara ikusteko aukera duki zuten.
Aurreko urteetan egin lez, aurten be Kafe Antzokia aldarrikapenen plaza bihurtu zen Radixu Irratiaren jaian.
Ondarrutarrez gain, inguruko herrietako bizilagunak be gerturatu ziren zapatuan Kafe Antzokira. «Ekimena ondo atera zen, oso», gaineratu dute Radixu Irratiko kideek.
48 orduko irratsaioa otsailaren 1ean (barikua) hasiko da:
- 20:00:23:00: Tiime to roots (Radixuko parrilako irratsaioa)
- 23:00-03:00: Indisparetupeitx (antzinako irratsaio Heavy-a)
Otsailak 2, zapatua:
- 03:00-07:00: DJ Eki (48 orduko irratsaio berezia)
- 07:00-08:00: KBB (Radixuko parrilako irratsaioa)
- 08:00-11:00: Terranobako Salau (Radixuko parrilako irratsaioa)
- 11:00-12:00: Terra, herritik herrira (48 orduko irratsaio berezia)
- 12:00-16:00: Arrosa Sarerari buruzko itrratsaio berezia+Radixu Irratiko parrila berriaren aurkezpena.
- 16:00-18:00: Naranja Azule (48 orduko irratsaio berezia)
- 18:00-19:00: Dialaren bila (48 orduko irratsaio berezia)
- 19:00-21:00: Putinen semik (48 orduko irratsaio berezia)
- 21:00-00:00: SDR eta Hilbehera (antzinako irratsaioak)
Otsailak 3, domeka:
- 00:00-05:00: Ondarruko Hooligansak (antzinako irratsaioa)
- 05:00-07:00: Aide Globun (antzinako irratsaioa)
- 07:00-12:00: Azken Mohikanoak (Radixuko parrilako irratsaioa)
- 12:00-15:00: Ein Daigun Bidi (Radixuko parrilako irratsaioa)
- 15:00-17:00: Eztaipe Nik! (irratsaio berria)
- 17:00-20:00: Erozemat (Radixuko parrilako irratsaioa)