Ondarroako
Arbide pasealekua itxi egin du udalak, “ezbeharrik ez gertatzeko”.
Jolle izenarekin bataiatu dute ziklogenesia eta indar bortitza erakutsiko duela diote meteorologoek. Eusko Jaurlaritzako larrialdi zerbitzuak
bost metroko olatuak sortu daitezkeela ohartarazi du. Horren aurrean, kostaldean kontuz ibiltzeko abisua zabaldu dute herritarren artean.
Ziklogenesiaz gain, haize bolada bortitzengatik ere alertan dago kostaldea. Horren harira, domekan,
Ondarroako Arrigorrin zuhaitz bat erori zen errepidera. Hori dela eta, Ertzaintzak errail bat itxi zuen ordu batzuetan, zuhaitza kendu arte.