Etxebarriko Gazte Asanbladak
Geu be zeuaz ga elkartasun ekimena antolatu zuten, barikuan. Bertso kantu xoua prestatu zuten herritarrek, bestea beste Urta eta Aitxulua bertsolariak protagonista zirela. Herritarren aktuazioek Jon Plazaola aktorearen bakarrizketari eman zioten pasu, eta Etxebarriko hainaBikustik eta MP5 taldeen musikak girotu zuten gaua. Asanbladakoak pozik daude jasotako erantzunagaz. «Oso giro polita lortu genuen, eta Etxebarriko jendeak elkartasun handia erakutsi du», adierazi dute. Markina-Xemeingo bizilagun bati elkartasuna adierazi nahi izan zion ekimenagaz.