Butano bonbona bizkarrean hartu eta ia bost kilometro mendian gora egin. Horixe egin zuen Andoni Zubiaurre mutrikuarrak, beste bi lagunekin batera, joan den zapatuan Mendaron egin zuten Butano desafioan.
Jurdan Ezenarro, Andoni Zubiaurre Gorixo eta Unai Salegi Sarobe izan ziren protagonistak. Mendaroko Alkorta mendian dagoen Lizarpe egoitzara nor heldu arinago zen proba. Noski, 4,6 kilometroko ibilbidea butano bonbonarekin egin behar zuten hirurek. Bonbonak 26 kilo zituen eta bide osoan nork bere lagunak eraman zituen aldamenean, animoak emateko.
Irabazlea eta saria
Lagunarteko desafioa izan zen. Eta irabazleak, Mendaroko Landa jatetxean jatea irabazi zuen, aurkarien kontura.
Eta sari hori eskuratu zuena Ezenarro izan zen. Izan ere, bonbona bizkarrean zuela, Ezenarrok 42 minutu eta 37 segundo behar izan zituen helmugara heltzeko.
Zubiaurre desafioa irabazteko faboritoa zela esaten zuten, izan ere, duela zazpi urtetik hona, herri kiroletan ibiltzen da.
Entrenamendua
Proba egin aurreko egunetan ere gogor ibili ziren entrenatzen hirurak. Zubiaurreren esanetan, ibilbidea hamar aldiz edo egin zuen aurretik.
Proba egin aurretik familikoek erotuta ote dauden edo ez ere galdetu diete protagonistei. Baina herritar askok txalotu dituzte, Euskal Herriko kirol mota bat, herri kirolak, indartzekoa balio izan duelako.
Batak edo besteak irabazi, proba ikusgarria izan zen, denaren gainetik. Eta herritar asko gerturatu ziren, animatzera. «Proba ikusgarria eta bitxia da». Zubiaurreren kasuan, animoak emateko lelo batzuk topatu zituen mendian gora zihoala, asfaltoan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.