2013ko otsailean sartuta bagaude be, bihar jokatuko da Euskadiko Zaldi-mando probak Txapelketa 2012. Sarritan egin modura, Nabarnizen jokatuko da, 20:00etan hasita. Juan Martiartu eta Maider Uriarte aulestiarra eta Taberna Barri mendexarra ariko dira, zein baino zein.
Koba zen parte hartzeko sailkatutako zaldietako bat; lehen sailkatua, gainera, urteko
proba puntuagarrietan , baina ezingo da aritu, zaldiak piroplasmosis gaixotasuna
daukalako. Haren lekuan Maider Uriarte laugarren sailkatuak jokatuko du proba. Piskaeta bihar bertan egingo da, 19:00etan.