Etxean geratu ziren domekan Burumendik eta Aurrerak jokatutako partiduko hiru puntuak. San Miguel zelaian jokatu zen gazteen ohorezko mailako derbia.
Ideia argirik barik atera ziren berdegunera bi taldeak, eta joko faltan, gogoa eta borroka ipini zuten. Baloiak ez zuen alde bateko edo besteko jabetzarik eduki, eta etxekoen zein bisitarien ahalegin nagusia baloia euren areatik ahalik-eta aparteen egotea izan zen.
Partidua aspergarria izan bazen be, Burumendik lehen zatiaren hasieran egin zuen gerora garaipena emongo zion gola. Azkan ordu laurdenean gol aukera bi eduki zituen Aurrerak. Ahaleginak ahalegin, ezinezkoa izan zuten atea zulatzea.
Liga denboraldiko 19. jardunaldiko partiduak jokatuta, 12. postuan dago Aurrera, 18 puntugaz: 24 gol sartu dituzte, eta 34 jaso. Burumendi 14. dago sailkapenean: 23 gol egin dituzte, eta ia bikoitzak jaso, 43.