Open Altitoy Ternua mendiko eskiko lasterketan nesken mailako laugarren postua eskuratuta buelta egin du Nahia Quincoces mendexarrak. Ibilbide luzean, sailkapen orokorreko 67. postua egin du.
Jon Arostegi eta Xabi Urkizu ondarrutarrak 75.en sartu dira sailkapen orokorrean.

Iazko probaren irabazlea oso pozik agertu da Frantzian lortutako emaitzagaz. «Oso gustura geratu gara nire bikotea eta biok, poz-pozik benetan. Aurten Grand Coursen sartu dute lasterketa, eta iaz baino maila hobeko jendea egon da bertan», azaldu du. Bi egunetako lana 06.17.09ko denboran egin zuten.