Android mugikorrentzako GPS ikastaroa antolatu dute Markina-Xemeinen
Android mugikorrentzako mendiko GPS ikastaroa antolatu dute Azaro fundazioa,Ekkin eta Eitten elkarteek. Ikastaroa otsailaren amaieran hasiko da eta zortzi orduko iraupena izango du. Ordutegia malgua izango dela aurreratu dute antolatzaileek, izan be parte hartzaileen artean zehaztuko dute ordutegia.
Oinarrizko kontzeptuak argitzeko sarrera batek emango dio ikastaroari hasiera. Sarrerako kontzeptuak argitu ostean, mendiko GPS-aren abantaila eta desabantailak ezagutuko dituzte ikastarora gerturatutakoek. Aplikazioaren instalazioa eta Oruxmaps emango diote kurtsoari jarraipena eta horren ondoren, praktikak burutuko dituzte. Azkenik, ordenagailu eta internet bidez, Google Earth eta Mapen link-ak aztertuko dituzte.
Ikastaroaren prezioa 15 eurokoa da. Gehienez be hamar pertsonentzako lekua egongo da. Izena emoteko eitten.team@gmail.com email-era idatzi edo 655 72 02 61 telefonora deitu behar du interesa duen guztiak.