0201,1.457 eta 0791 dira Lapatxoko Gaztelekuko zenbaki sarituak
Mutrikuko Txantxangorri Aisialdi Taldeak Lapatxoko gaztelekuko zenbaki sarituak eman ditu ezagutzera. Lehen saria 0201 zenbakiarentzat izango da –ordezkua 1.918–; bigarrena 1.457 zenbakiarentzat –ordezkoa 1.308– eta hirugarrena 0791 zenbakiarentzat – ordezkoa 0533–.
Otsailaren 17a da sariak erreklamatzeko azken eguna. Barikutik domekara, 16:00ak eta 21:00ak artean, Gaztelekuko 943-60 70 36 telefono zenbakira deituta egin ahalko da, edo nahiago izanez gero, aisialdi taldearen helbide elektronikora idatzita: txantxangorrixak@gmail.com.