Lekeitioko Udalak Lekeitio-Gernika-Galdakao-Usansolo ospitalea lineako autobusak Larrotegin hasi eta amaitzea eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailari. Azken geltokia Larrotegin izatea gura badu be, orain arte bezala,

Bi arrazoi izan ditu udalak eskaria egiteko. Alde batetik, Larrotegin bizi diren pertsona nagusientzako Sabino Aranako geltokira joateko aldapa igotzea gogorregia dela argudiatu du udalak. Beste alde batetik, erabiltzaile zein autobus gidarientzako komun zerbitzuak Larrotegin bakarrik daudela esan du eta beraz, bidai guztiak Larrotegin bukatzea egokiagoa ikusten du Lekeitioko Udalak.
Erantzunaren zain
Sabino Aranako geltokia errespetatzea beharrezkoa dela deritzo udalak. Izan be, geltokiaren inguruko auzoetan (San Antolin auzoa, Aldastorre, Kasimiro Etxebarria, Aldamiz Etxebarria, Harbiatx, Sabino Arana eta Agirre solarte kaleetan) 60 urtetik gorako 250 biztanle bizi dira eta kontuan hartu beharra dago, adin tarte horretako biztanleak direla linea hori gehien erabiltzen dutenak.
Udala, orain, Bizkaiko Foru Aldundiak emango duen erantzunaren zain dago.