Martxoaren 23an sartuko da 18. Korrika eskualdean, Ispastertik

AEK-k antolatutako Korrika, martxoaren 14an abiatuko da Andoainetik. Hamaika egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte. Lea-Artibaira, ostera, martxoaren 23an sartuko da.Hain zuzen be, Eako bidea jarraituta, Ispasterren hartuko dute eskualdeko lehen lekukoa, 02:33 aldera. Hortik, Lekeitiora abiatuko dira eta Mutrikuraino eskualdeko hainbat herri zeharkatuko dituzte: Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Markina-Xemein, Berriatua eta Ondarroa. Lea-Artibaitik Debarantz abiatuko dira korrikan euskararen alde. “Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu Korrikak”.Hamazortzigarren edizio hori Eman euskara elkarri lelopean abiaraziko dute; izan be, AEK-ka azaldu duenez, “euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako; elkarri hitz egiteko hizkuntza; elkar entzuteko eta ulertzeko”. IBILBIDEAREN MAPA IKUSI: View 18. Korrika in a larger map

Ibilbidea

MARTXOAK 22 Bermeo    20:46an Mundaka    21:33an Sukarrieta    21:59an Busturia    22:05ean Murueta    22:25ean Forua    22:44an Gernika-Lumo    22:57an Kortezubi    23:43an MARTXOAK 23 Ibarrangelu    00:39an Elantxobe    01:07an Ibarrangelu    01:21ean Ea    01:35ean Lea-Artibai    02:27an Ispaster    02:33an Lekeitio    03:06an Gizaburuaga    04:21ean Aulesti    04:49an Munitibar    05:30ean Markina-Xemein    06:37an Berriatua    07:25ean Ondarroa    07:46an Mutriku    09:05ean