Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Mutrikuko Udalak Mijoa errekan egindako aurrelanak fruituak ematen hasi dira

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Mutriku
2013/02/06
IMG_0985

Indusmakina, Mijoa ibaia garbitzen

Mutrikuko Udalak Mijoa errekan uholde arriskua ekiditeko egindako aurrelanek ondorio positiboak eduki dituzte. Isasi baserriaren aurrean egindako lanei esker, azken asteetako denboraleek ez dute inguruan eragin kaltegarririk sortu.    Arriskurik handiena sortzen zen bi puntuetan lan egiteko baimena eskatuta, udalak esku hartu zuen lehenengo lekua izan zen Isasi baserriaren aurreko aldean dagoen zubiaren azpiko aldea. Izan ere, zubiaren azpian material asko zegoen batuta, eta horrek urari pasatzen ez lagatzeaz gain, ur asko zetorrenean ur-mailak gainezka egiteko arrisku handia eragiten zuen. Ibaiaren ibilgua Eusko Jaurlaritzaren URA ur agentziaren ardurapean dago, eta hortaz, udalak han ezer egin baino lehenago, baimena eskatu behar izan zion jaurlaritzari. Hark emandako baiezkoari esker, udaleko langileek zubi azpian pilatuta zegoen materiala erretiratu zuten, eta urari bidea ireki zioteten. «Ibai horretan lan handia egin beharra dago, baina egoera zein larria zein ikusita, urgentziazko interbentzioa izan da guk egin duguna», adierazi du Jaione Peña Ingurumen zinegotziak. Ibaiaren bokalea da udalak identifikatu duen bigarren puntu arriskutsua. «Itsasoak gogor jotzen du, eta alboan dagoen dikeko harriak lekuz mugitu ditu. Harri horiek bokalea itxi dute, eta bertan urtegi efektua sortu da. Ibaitik datorren urak eta ur horrekin datorren materialak zailtasuna dauka itsasoratzeko, eta ondorioz, bertan pilatzen ari da», azaldu du Peñak. Errekaren ibilguan eragin nabarmena dauka horrek, eta «uholde arriskua sortzen duen faktoreetako bat da», gehitu duenez. Bainena eskuratutakoan hasiko dira ibaiaren irteera libratzen. Errekaren azterketa Beste alde batetik, Mutrikuko Udalak errekaren azterketa bat egitea lortu du, Gipuzkoako Aldundiko Obra Hidrauliko eta Hirigintza Departamentuaren bitartez. «Azterketa horri esker errekaren egoera hobetuko da, eta uholde arriskua desagertarazteko egin beharreko lanak zeintzuk diren zehaztuko dira», nabarmendu du Peñak. «Proiektu horri esker dagokien erakundeei errekaren egoera zein den eta egin behar diren lanak zeintzuk diren erakutsiko diegu, eta horretan indarra egiteko eskatu».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.