Amaia Perez Orozko ekonomilari doktoreak Jabekuntza Eskolen barruan emondako
Ekonomia feminismotik helduta tailerrak jendetza batu du Etxelilan.
40 emakumek parte hartu dute: ondarrutarrez gain, lekeitiar talde bat eta eskualdeko zenbait emakumek. Tailerrean bizitzaren iraunkortasun prozesuak zelan gauzatzen diren aztertu dute, bai eta historian ikusezin bihurtu diren lanak be. Otsailetik ekainera bitartean emongo diren tailer eta ikastaroetarako be hainbat emakumek emon dute izena.