Zauritu arin bat izan da, Oletan autobus eta auto batek izandako istripuan
Amorotoko Oleta auzoan istripua izan da. Herrizaingo sailak esan duenaren arabera, autobusak eta auto batek aurrez aurre elkar jo duten istripuan pertsona bat zauritu da. Istripua gertatu ostean, errepidearen errail bat itxita egon da.
Aipatu istripuan, pertsona bat arin zauritu da.Ertzantzak jakitera eman duenez, zauritua Galdakaoko ospitalera eraman dute bertako medikuek hartatzeko.
Gaur 7:30ean izan da istripua. Epermendi gasolindegiaren parean gertatu da eta 9:00etarako Ertzantzak errepidea libre egon dela adierazi du.