Amorotoko Herriko Taberna errentan hartzeko proposamenak aurkeztu ditzake dagoeneko herritarrak
Amorotoko Udalak Herriko Taberna errentan hartzeko prozedura martxan jarri du; hala, interesa duen herritarrak hilaren 18ra arte izango du proposamenak aurkezteko epea.
Prozedura irekia denez, estatuko edo atzerriko edozein pertsona fisiko zein juridikok proposamena aurkezteko aukera du; betibe, euren kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa egiaztatzen baditu.
Pertsona bakoitzak proposamen bakarra aurkezteko aukera izango du, eta, horretarako, Amorotoko udaletxera jo beharko du; bertan aurkeztu beharko baititu aurkeztu beharrekoak.
Errenta kontratuaren iraupena bost urtekoa izango dela azaldu du udalak; dena den, urte beteko epeetan luzatzeko aukera be izango da. Prezioari dagokionez, urtero, gutxienez, 2.500 euroko errenta ordaindu beharko du.
Herriko Tabernaren errenta esleitzeko prozeduran parte hartzeko, baina, derrigorrezkoa izango da Udal Gordailuzaintzan 3.000 euroko behin-behineko bermea jartzea. Dena den, behin-behineko esleipena egindakoan, adjudikatzaileak utzitako 3.000 euro horiek gordeta geratuko dira.
Informazio gehiago
Bere proposamenak aurkeztu gura dituen herritarrak informazio gehiago aurkituko du Amorotoko Udalaren webgunean (www.amoroto.net).