Belar artifiziala prest dago.
Zaldupe futbol zelaia prest dago. Hilabeteetako lanen ostean, eta arazo bati baino gehiagori aurre egin ostean, Aurrera Kirol Elkartearen futbol zelaiak bihar irekiko ditu ateak.
Beharginak, futbol zelaiari azken ukituak ematen, gaur
Futbol federazioaren baimena eskuan, bihar goizean goiz salto egingo dute jokalariek berdegunera. 09:30ean izango da hori: 12:00etan, kadeteen 1. mailako kopako partiduaz gozatu ahalko dute zaleek. Ikasberriren bisita jasoko dute etxekoek.
2003ko eta 2004ko benjaminen partiduek inauguratuko dute Ondarroako Zaldupe zelaiko belar berria, zapatuan, 09:00etatik aurrera