Beteranoen Trinkete Txapelketako bi partidu jokatuko dira domekan
Eskuz binakako partidu bi jokatuko dituzte domekan, beteranoen Lekeitioko Trinkete Txapelketan.
10:00etan hasita, Martin-Fosterren eta Gandiaga-Atxabalen arteko norgehiagoka jokatuko da. Gandiagak lesiotik irteten badu, partidu polita ikusiko da, Martinek aurrean lan handia emongo dio eta.
Beraza-Etxebarria eta Nabarro-Berris bikoteen arteko neurketa egongo da ikusgai 10:45etik aurrera. Elgoibartarrak joko ona erakusten ari dira, baina Nabarro fresko dator, eta Berrisek zihurtasun handia dauka atzean.