Gaztetxoen Euskadiko boleibol txapelketa, etzi, Lekeition
Lekeition jokatuko da etzi gazte mailako Euskadiko Boleibol Txapelketa. Boleibol partidu bikainak ikusteko aukera egongo da, hortaz, herritik urten barik.
Herriko Marierrota taldeagaz batera, Gasteizko Lankide eta Berezi, Getxo, Galdakao, Sestao eta Donostiako Fortuna taldea ibiliko dira, zein baino zein, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian. Hitzordua 10:00etatik aurrera egin dute antolatzaileek.
Euskadiko Txapelketaren finala 16:00etan jokatuko da, A multzoko eta B multzoko talde irabazlearen artean.