Lekeitio eta Ondarroa arteko kostako errepidea itxita dago zirkulazioarentzat
BI-3438 errepidea itxita dago zirkulazioarentzat, eta hortaz, autoek ezin dute Lekeitio eta Ondarroa kostaz batzen dituen errepidetik pasatu. 14:15ean jaso du Herrizaingo Sailak gertaeraren abisua. Azaldu dutenez, zuhaitz handiak jausi dira bidera, eta beharrezkoa izan da errepidea ixtea. Zuhaitzak kendu bitartean, seinalizatuta dago bidea. Oraindik ez dakite zenbat denbora beharko den bidea zirkulazioari irekitzeko.