Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Mutrikun udan sorosle izateko beharrezko ikastaroak otsailean hasiko dira

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Mutriku
2013/02/08
Udaran sorosle lana egin ahal izateko ikastaroen deialdia egin du Gurutze Gorriak. Guztira lau ikastaro antolatu dituzte, eta guztiak Deban izango dira. Mutrikuko Udalak jakitera eman duenez, sorosle izateko derrigorrezkoa da zenbait ikastaro eginak edukitzea. Oinarri-oinarrizkoa Lehen Sorospenak ikastaroa da. Bigarrena egin nahi den lan motaren arabera aukeratu daiteke. Aukerak hauek dira: Uretako Sorospena eta Hondartzetarako Modulu Zehatza edo Osasun-Garraioko Laguntzailea. “Oraindik erabakitzeke dago nork eskainiko duen hondartzetako zaintza zerbitzua. Dena delako izanda ere, Udalak lortu nahi du sorosleak herritarrak izatea”, adierazi du Joxean Agirregomezkorta gobernazio zinegotziak. “Ahal den neurrian, herritarrei lehentasuna emateko bideak jarriko ditugu”. image_preview-1 Udako lanpostu horietarako ikastaroak otsailean hasiko dira. Lehengo Sorospenak izango da martxan jarriko den lehen ikastaroa. Otsaileko bi asteburu (15-16 eta 22-23) eta martxoko beste bi (1-2 eta 8-9) hartuko ditu. Barikutan klaseak 18:00etatik 21:00etara izango dira, eta zapatutan, 08:00etatik 14:00etara. Horri lotuta, hondartzan lan egin nahi duten guztiek Uretako Sorospena eta Hondartzetarako Modulu Zehatza ikastaroa egin beharko dute. Ikastaro hori martxoaren 28an hasiko da, eta 11 saiok osatzen dute. Ordutegia 09:00etatik 14.00etara izango da. Ikastaro honetara sartu ahal izateko, ordea, proba bat pasa beharko dute interesa dutenek, eta proba hori martxoaren 22an izango da. Udan lan egiteko beste aukera, Osasun-Garraioko Laguntzailea ikastaroa egitea da. Ikastaro hori, apirilaren 12an hasiko da eta ekainera arte barikuero izango dira saioak, 18:00etatik 21:00etara. Azken ikastaroa desfribiladore automatikoari buruzko ikastaroa da. Gurutze Gorritik adierazi dutenez, udaran lan egiteko hau ere eginda eduki behar da, baina lehen sorospenak eta aurrez aipatutako bi ikastaroetako bat eginez gero, azken hau doan egiteko aukera ematen diete sosrosle gaiei. Informazio gehiago lortu nahi dutenek edota izena eman nahi dutenek honako bide hauek dituzte: 943-19 10 32 telefonora deitu edota deba@cruzroja.org helbidera idatzi.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.