Hainbat istripu gertatu dira Plazakolan eta Milioin
Iluntzean auto batek eta furgoneta batek talka egin dute milioin, 19:30ak aldera. Zauriturik ez da egon. Plazakolan be bi istripu gertatu dira ordu bat beranduago. Azken horretan be ez da zauriturik egon. Egun osoan beste istripu txiki batzuk be gertatu dira, Urberuaga parean. Inon ez da zauriturik egon. Ertzantzak jakin eragin duenez, euriagatik eta ibilgailuen arteko distantzia ez zaintzeagatik izan dira istripu gehienak. Denboralea dela eta, datozen orduetan abiadura gutxitzeko eta ibilgailuen artean tarte handiagoak mantentzeko aholkatu du Ertzantzak.