Lau urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak Zunbeltz Larrea ondarrutarrarentzat

img-20130211-wa0000

2001 eta 2002 urte arteko Gabon Zahar Egunean Gernika-Lumon izandako istiluetan parte hartzea egotzi dio Espainiako Fiskaltzak Zunbeltz Larreari. Defentsa abokatuak absoluzioa eskatu du, frogarik ez dagoela argudiatuta. Epaiketa 10:30ean hasi da eta 15:00etara arte luzatu da. Epaia hiru bat astean ezagutzea aurreikusten da. Gaur, 19:30ean, elkarretaratzea egingo da Alamedan. IMG-20130211-WA0001 img-20130211-wa0001 img-20130211-wa0003