Oihana Kortazarrek Cruze de los Andes, Txile eta Argentinako mendi lasterketa irabazi du. Aurtengo edizioa hiru etapatan banatu dute eta hiruretan lehenengo postuan sartu da Kortazar, Hat Trick-a eskuratuz. 2013ko edizioan lehenengoz, banakako kategoria sartu dute lasterketan, izan be, orain arte taldeka lehiatzen ziren parte hartzaileak.
Emakumezkoen sailkapenean lehenengo postua eskuratu du Kortazarrek eta sailkapen orokorrean berriz, 12.postuan bukatu du lasterketa.
Argentina eta Txileko Andeak zeharkatzen dituen mendi lasterketak 98km-ko luzera dauka. Villarrica sumendia izeneko lehenengo etapak 31,5km-ko luzera dauka. Bigarrenak, 38,2km eta hirugarrenak berriz, 28,2km.
Aurretik esan bezala, etapa guztietan, Kortazar izan da garaile eta atzetik jarraitu dio Emma Roca-k. Bigarren sailkatuari zortzi minutuko aldea atera dio Kortazarrek. Anna Frots australiarra izan da lasterketako hirugarren sailkatua eta Kortazar baino ordubete beranduago sartu da helmugara.
Aurtengo edizioa berezia izan da parte hartzaileek bakarka lehiatzeko aukera izan dutelako. Orain arte bi pertsonak osatutako talde banaezinetan lehiatzen ziren parte hartzaileak. Antolatzaileek izena eman dutenen kopuru handia ikusita, aurten bakarkako kategoria ezartzea erabaki dute.
Kategoria berri honetan izena eman duten korrikalarie ezagunek lasterketa ospetsu egin dute.