Samikolla 13-15 atarietan atzeko hormak behera egin du . Atzo iluntzean “mendia zarata arraroak” egiten hasi zela esan dute bertako bizilagunek. Udaltzainen abisua eman eta gero, horma zatia erori egin zen. 22:30ean, hormak behera egin zuen, osorik. Lurraz gain, harri harriak eta zuhaitzak erori ziren.
Harriak, Samikolla 15eko beheko etxebizitzetako terrazetan.
Goizaldean, 02:45ean, mendiaren zati handia, geratzen zena, jausi egin zen.
Ertzaintzaren eta suhiltzaileen gomendioak jarraituz, udal ordezkariek maldaren aurreko aldeko etxebizitzak hustu zituzten. 12 etxebizitza izan ziren hustutakoak. “Eraikinak ez zeukan kalte larririk, baina iluntzen zegoen eta lur gehiago jausiko zen jakirterik ez zegoen. Zuhurtziaz jokatzea erabaki genuen, jendearen segurtasuna baida lehenengoa”, dio alkateak.
Kalte handienak Samikolla 15eko beheko solairuetako etxebizitzek jasan dituzte. Terraza harriz estalita geratu da. Malda Samikollako etxebizitza baten atzeko aldean dago, eta etxebizitzaren kontraraino heldu da jausitako materiala. Gaur goizean udal ordezkariak eta teknikariak eta hormak sendotzen aritzen diren enpresa bateko teknikariak bertan egon dira. “Teknikarien lehen balorazioaren arabera, badirudi jausi beharreko guztia jausi dela”, adierazi du Joseba Palenzuela alkateak. “Hala ere, Udalak azterketa geoteknikoa egiteko asmoa du, eta lan hori betetzen duen enpresa batekin harremanetan gaude”. Azterketa geoteknikoaren helburua honako hau da: maldaren egoera zehatz ezagutu eta aurrera begira egin beharrekoak zeintzuk diren jakin. “Hori egindakoan hartu beharreko neurriak hartuko dira”.
Azterketa geoteknikoaren arduradunak bihar (hilak 15) bertaratuko dira gertaeraren lekura. “Haiek esandakoarekin eta esadako modura lehen garbiketak egiteko modua edukiko dugu”, azaldu du udal aparejadoreak.
Gaur goizean ia bizilagun guztiek etxera bueltatzeko modua izan dute, teknikariek lehen balorazioa egin ondoren. “Etxebizitza bateko terrazara lurra eta harriak jausi dira. Hori ikusita, etxebizitza horretako bizilagunei badaezpada oraindik ez bueltatzeko gomendioa egin zaie”, zehaztu du alkateak.
Beste lurjausiak
Azkenengo eurijasen ondorioz, Samikollakoaz gain, beste bi lurjausi garrantzitsu ere izan dira: bata Saturraran hondartzarako bidean, kanpinaren parean, eta bestea, Samikollatik portura doan paretean.
Saturrarango errepideko lurjausiak errepidearen errei bat guztiz itxi zuen. Udalak hura garbitzeko beharrezko baliabideak martxan jarri zituen, eta atzo arratsaldean bertan guztiz garbitu zuten bidea.
Samikollatik porturako pareta, berriz, hormak sendotzen aditua den teknikari batek aztertu du gaur goizean. Hark esandakoaren arabera, lehen lana horma garbitzea izango da, “hormaren benetako egoeraz jabetu ahal izateko”. “Hurrengo pausoa azterketa geoteknikoa egitea izango da, eta azterketa horren arabera jardungo dugu, Samikollako beste lurjausian bezalaxe”, azaldu du alkateak.
Lurjausi txikiagoak ere izan dira herrian, Txurruka Tenienteak etorbidekoa edo Alkolea parekoa, esaterako. “Lurjausi horien kalteak udal brigadari esker konpondu dira. Haien lana eskertzekoa da benetan”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.