Ondarroako Udala Artibai errekan basoa landatzen hasiko da zapatuan, auzolanean
Artibai errekan basoa landatzen hasiko da Ondarroako Udala zapatuan, boluntarioekin. Amarratza taberna inguruan batuko dira herritarrak 11:00etan, eta 13:00etara arte egongo dira lanean. Datorren asteko zapatuan, otsailak 23, anexoan batuko dira 11:00etan, Alleriko pasealekuaren hasieran. Hilabete barrian sartuta, martxoaren 2an, 11:00etan Zubi Zahar herri ikastolaren atzeko belargunean batuta, Zuhaitz Eguna ospatuko dute. Ondarroako Udalak jakitera emon duenez, botak, atxurrak eta arbolak udalak ipiniko ditu ekimenez ekimen. “Zuek erropa zaharrak jantzita etorri. Lana egin eta gero, luntx txiki bat edukiko dugu”, gehitu dute.