Bizkaibuseko autobus zerbitzua ez da Kamiñazpin geldituko, BI-633 errepidean egiten ari diren beharrak amaitu arte. Ondarroako Udalak jakitera emon duenez, larrak mozten dabiltza orain momentuan, eta aurreikuspenak betetzen badira, gaur arratsalderako amaituko dituzte lanak.
Errepidea eguaztenean itxi zuten, denboralearen eraginez zuhaitzak eta harriak jausi ostean.