21:00etan hasiko da Aceroren hitzaldia. “Its not about the waves” proiekzioa be emongo dute, eta martxoaren 3ra arte ikusi ahal izango den argazki erakusketa be inauguratuko dute.
Acerok, bere hitzaldietan,
surfaren beste ikuspuntu bat erakusten du, naturarekiko eta beste kulturekiko harremanak zuen garrantzia berreskuratuz eta erakutsiz.
Gainera, bere bidaietan
bizitako esperientziak, motibazioa, kirolaren baloreak, norbere ametsak egi bihurtzeko gaitasuna, abentura eta bidaietan ezagututako pertsonei buruz ere hitz egingo du gaur iluntzean.