Boluntarioak hasi dira basoa landatzen Ibaiondon. Zapatuan hogeiĀ pertsona ibili ziren eginkizun horretan, eta 100 zuhaitz inguru sartu zituzten, besteak beste, haritzak, sahatsak, madariondo basatiak, haltzak eta ereinotzak. Datorren zapatuan barriro batuko dira, 11:00etan anexoan, Alleriko inguruetan beste hainbeste arbola landatzeko. Bi aste barru, Zubi Zahar eta Txomin Agirre ikastoletako umeek be landaketak egingo dituzte Ibaiondon. Auzolanari behar moduko amaiera emoteko, martxoaren 2an Zuhaitz Eguna ospatuko dute Ibaiondon bertan.