Ondo jokatu arren 2-2ko emaitzagaz amaitu zen atzo Aurrera eta Tolosaren arteko partidua. Zaldupe futbol zelaia zabaldu osteko lehenengo partidua izan zen Tolosaren kontra jokatutakoa.
28garren minutuan Aurrerako Ganboak partiduko lehenengo gola sartu zuen. Baina atsedenaldia baino lehen, Tolosako taldeak gol bi sartzea lortu zuen. Azkenik, penaltia egin zioten Aurrerari eta partidua berdindu zuten.
Aurrerako presidentearen arabera, ez zuten merezi berdintzerik, «zorte txarra eduki zuen».