Kamiñazpi eta Errenteria arteko errepideak itxita jarraitzen du
Kamiñazpi eta Errenteria auzo bitarteko BI-633 errepideak itxita jarraitzen du. Barikuan ziren bidea zabaltzekoak, eta horretarako beharrean egon baziren be, harri handi baten erorketak errepidea egun gehiagotan itxita egotea eragin du.
Gertaerak tarteko, pentsa baino denbora gehiago beharko da errepidea zabaltzeko. Halanda be, ezin izan dute datarik zehaztu. Errepidea zabaldu arte, Bizkaibuseko autobusik ez da geratuko Kamiñazpiko geltokian.