Markina-Xemeingo atletak ordubete eta zazpi minutu behar izan ditu 5.000 metroko distantzia egiteko. Domekan jokatu zen txapelketa, Gasteizen. Durango Kirol Klubeko atletak lehenengoz parte hartu du hain distantzia luzean.
Hasieratik erritmo bizian joan zen Ibarzabal, 6,01 kilometro ordukoan. Azken kilometroa 6,28 kilometro orduko abiaduran egin zuen.
Hemendik aurrera udabarriko saioa prestatzen jarraituko du Markina-Xemeingo atletak.