Markina-Xemeingo Nerea Ibarzabal bertsolariak batu zituen puntu gehien Algortako Abra sariketan. Buruz buruzkoa Maddi Sarasua itsasuarraren kontra jokatu ostean lortu zuen Ibarzabalek txapela jaztea. Beste bertsolariak Peio Arondo, Endika Igartzabal, Gorka Maiz, Paula Amilburu eta Iker Gorosterrazu izan ziren. Beñat Vidal izan zen gai-jartzailea eta bertsolarien beharra epaitzen Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Sustrai Colina eta Xabi Paya aritu ziren.