Biopolimeroetako Europako ikerlari eta profesionalak alkartu dira asteon Markina-Xemeinen. Hitzaldian Luc Averous Estrasburgoko unibertsitateko ikerlari ospetsuaren azalpenak entzun ahal izan dituzte bertan alkartutakoek. Avenousek biopolimeroen garapenari buruzko ponentzia eman du.
Jardunaldian aretoa beteta egon da eta entzuleak, besteak beste, Repsol, Maier, Hidrorubber, Cikautxo, Euskal Herriko Unibertsitatea, eta beste hainbat lekutako ikerlariak eta profesionalak izan dira. Euskal Herritik eta Estatutik be etorri dira jardunaldia entzutera.