Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatuta, On, Sarkor eta Protokukaratxa taldeak arituko dira Akerbeltz gaztetxean barikuan, 21:00etatik aurrera. Sarrerak hiru euro balioko du.
Kontzertuak Korrika Kulturaleko egitarauaren barruan antolatu ditu gazte asanbladak.
Antolatzaileek jakin eragin dutenez, gaztetxean bertan afaltzeko aukera egongo da.
Inguruan ezagunak diren musika taldeekin osatu dute barikuan Akerbeltzen eskainiko den kontzertua.
On taldea lehengo Keike taldeko kideek osatzen dute. Sarkor Gernika-Lumoko taldea da, eta disko berriaren aurkezpenagaz ari dira orain. Akerbeltzen be behar berria eskeiniko diete bertaratzen direnei. Azkenik, Protokukaratxa Durangaldeko taldea ariko da taula gainean.