Alfonso Bucero proiektuen kudeaketan aditua, Ostiralak Debegesan
Debegesa Garapen Agentziak eta Marketing & Finanzas Negozio Eskolak antolatuta, Proiektuen zuzendaritza, eraldaketaren enpresarentzat eredua hitzaldia emango du barikuan, proiektuen kudeaketan aditu Alfonso Bucerok.
Hitzaldia Debabarreneko enpresei eta zuzendaritza postuak dituzten profesionalei zuzenduta dago, eta ohi bezala, Eibarko egoitzan emango da, 09:00etan hasita.
Bucero, besteak beste, proiektuen kudeatzailearen eginkizunez eta proiektuen kudeaketarako ereduez ariko da.
Parte hartzea doakoa da. Interesa dutenek, izena eman dezakete www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonoan edo pymes@debegesa.com helbidean.