Espainiako Arrantza Sailak kanpoko uretako berdel kopuruen gaineko kuotak emon eta berdel kanpainari hasiera emoteko zain daude Bizkaiko eta Gipuzkoako kofradiak. Bizkaiko arduradunak herenegun batzartu ziren, eta asteon batuko dira federazioetako arduradun guztiak.

Beste alde batetik, barruko uretan, iazko berdelaren zenbakiei eutsiko die Eusko Jaurlaritzak, EBk hartutako erabakien ondoren: 2.300 kilo arrantzatu ahal izango du arrantzontzi bakoitzak egunero, banakako arrantzan. Sare arrantzarako 8.000 kilotan jarri dute eguneroko muga; kanpoko uretarako, barriz, 8.000 kilotan ezarri dute muga arrasterako, eta 2.300 kilotan beste arrantza moduetarako.
Tapiaren sailak esan duenez, kopuru horiek ezartzea arrantza burutsu batekin dago lotuta; merkatuari unean uneko gehiegizko arrantza eskaintzea be bultzatzen du aginduak, baita «salneurri egokiak» lortzea be.