Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Auzi penalean baino zigor eskaera handiagoa egin dezakete Egunkariaren auzi ekonomikoan

http://www.youtube.com/watch?v=nYKWOhQuk6M Gaur hamar urte beteko dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi eta hamar lagun atxilotu zituela. Atxilotuen artean zen Joan Mari Torrealdai foruarra, orduan Euskaldunon Egunkaria kazetaren Administrazio Kontseiluko presidentea zena. Egunkaria ETAren tresna zela izan zen Del Olmo epaileak operazioa agintzeko erabili zuen argudioa. Auzi penala, baina, inputatu guztien absoluzioa agintzen zuen epaiarekin amaitu zen, 2010eko apirilaren 12an. Egunkariak ez zuela terrorismoa goresten eta akusazioak frogarik gabekoak, ahulak eta oinarririk gabeak zirela zioen epaiak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2013/02/20
pnga_erakutsi.pl_12Gaur hamar urte beteko dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi eta hamar lagun atxilotu zituela. Atxilotuen artean zen Joan Mari Torrealdai foruarra, orduan Euskaldunon Egunkaria kazetaren Administrazio Kontseiluko presidentea zena. Egunkaria ETAren tresna zela izan zen Del Olmo epaileak operazioa agintzeko erabili zuen argudioa. Auzi penala, baina, inputatu guztien absoluzioa agintzen zuen epaiarekin amaitu zen, 2010eko apirilaren 12an. Egunkariak ez zuela terrorismoa goresten eta akusazioak frogarik gabekoak, ahulak eta oinarririk gabeak zirela zioen epaiak. Absoluzio epaiagaz Egunkaria auziaren amaiera zetorrela uste izan zuten askok. Joan Mari Torrealdaik berak, baina, “auzia oraindik bizirik” dagoela gogorarazi du, zauriak hor jarraitzen duela. Auzi penalean errugabetu egin zituzten arren, auzi ekonomikoari egin behar diote aurre zortzi lagunek. Horietako bat Torrealdai bera da. Foruarrak jakinarazi duenez, auzi penalean egin zituzten zigor eskaerak baino handiagoak izango lirateke auzi ekonomikoko zigorrak. Izan be, fiskalak Dignidad y Justicia elkartearen eskaerak mantenduz gero, 128 urteko kartzela zigorrari eta 221 milioi euroko isunari egingo diote aurre zortzi auzipetuek. 2003an hasi zen egunkaria auzia, Euskaldunon egunkariaren itxieragaz. Ordutik, ia hamahiru urte pasa dira, baina auziak bizirik jarraitzen du. Hala, Torrealdairen berbetan, “norbaitek badu interesa auzi ekonomikoarekin aurrera egiteko”. Halanda be, epaiketen gainzigorra laster amaituko dela uste du foruarrak. Azaldu duenez, badirudi auzi ekonomikoak epaiketan amaituko duela, baina baikorrak dira. Izan be, epaiketara joanez gero, auzipetuek badakite irabaztekoak dituztela, inolako iruzurrik ez baitzuten egin egunkariak jasotako diru-laguntzekin. Harridura eta haserrea sortu zituenEuskaldunon Egunkaria-ren itxierak, eta berehalakoa izan zen kultur, kirol, gizarte eta gainerako esparruetako jendearen erantzuna. Hamar urte geroago be, Egunkariaren itxiera ulertezina izan zela uste dute  Euskal Herriko hainbat pertsona famatuk. Urteurreneko gune berezia Berria egunkariak webgune berezi bat jarri du martxan itxieraren urteurrena gogoratzeko. Interesatuek iraganeko eta gaur egungo albisteen berri izan dezakete  gune horretan. Gunea bisitatzeko  berria.info/egunkaria/  helbide elektronikoan sartu behar da.
  • HITZAK EGINDAKO ORRIALDE BEREZIAK IKUSI (INKESTAK, ELKARRIZKETAK, ETA GEHIAGO!)

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.