‘Gerraren beste aurpegiak’ erakutsiko ditu Karlos Zurutuzak Markina-Xemeinen

Karlos Zurutuza kazetariak Gerraren beste aurpegiak ekimena ekarriko du domekan, 19:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunera. Zurutuzak Kurdistani buruzko dokumental baten bidez gaurkotasuneko gaietara ekarriko du ikus-entzulea. Dokumentalak 30 minutu dauzka. Kazetari beharretan ibili da Zurutuza hainbat herrialdetan: Kurdistanen bertan, Balutxistan, Afganistanen, Libian… Horretaz gain, 2012an Argia Saria eta Rikardo Arregi Saria irabazi zituen. OLYMPUS DIGITAL CAMERA