Grabaketak nola egiten diren ikasi dute Getxoko ikasleek, Musikortan
Getxoko Aixerrota BHIko ikasleak Lekeition daude egunotan, Trinkete Etxea aterpetxean. Baina Lekeitiora heldu aurretik, Amorotoko Musikorta grabaketa estudioan izan dira gaur. Hala, 15 eta 17 urte bitarteko 28 ikaslek eta 3 monitorek estudioaren funtzionamendua ezagutu ahal izan dute,
eta grabaketak nola egiten dituzten be ikusi dute.