Kamiñazpi eta Errenteria arteko errepideko zati bat behera etorri da, lur jausia dela eta
Lur jausia joan den astean gertatu zen, euri jasek eraginda. Eta ordutik hona errepidea itxita egon da. Orain, Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, lur jausiaren ondorioz errepide zati bat behera etorri da, eta ondorioz, teknikariak nola konpondu aztertzen dabiltza. Udalak errepidea egun batzuk barru zabalduko dela esan badu be, beharginak pare bat asteko kontua izango dela esan diote HITZAri.